Jokin Altunaren erreakzioa beranduegi iritsi zen
VICTOR-BEROIZ 22
ALTUNA III.A-MERINO II.A 19
Victor eta Beroizek aurre hartu diete sailkapenean Altuna III.a eta Merino II.ari, ostiral gauean bien arteko neurketa gorabeheratsuan aurrenekoek irabazi baitzuten 22-19 Bastidako Udal Pilotalekuan. Finalerdiak jokatzeko batere aukerarik gabe, ohorea oraingoz eurena da.
Partida kaxkarra izan zen orokorrean, bi aurrelariak asmatu ezinik ibili ziren eta atzean David Merino bere mailatik urrun ikusi genuen berriz ere. Norbait salbatzekotan, hori Mikel Beroiz izan zen, lanean serio aritu baitzen norgehiagoka guztian eta azken tantoa berea izan zen, zabalean bikain moztuta.
Partidaren aurreneko zatia nahiko parekatua suertatu zen: inork ez zuen markagailuan alderik irekitzea lortzen eta, tanto ikusgarririk ezean, lehiak emaitzaren emozioa behintzat izango zuela zirudien. Baina gorrien sei tantoko partzial batek, 10-7tik 16-7ra, neurketa erdi erabakita utzi zuen. Bikote urdinaren une txarrenak ziren: atzean Merino pattal zebilen eta aurrean Jokin Altuna asmatu ezinik, berriz ere maldizioka.
Egoerari buelta ematea lortu zuten, ordea, eta Amezketako aurrelariak egindako tanto sorta eder batekin partida 19-19 berdintzeko gai ere izan ziren. Baina orduan ere zortea ez zuten lagun izan urdinek, batez ere Victorrek eskapadaz egindako tanto batek gorriei abantaila eman zielako. Ez zuten aukera alferrik galdu eta orain seigarren postuan daude sailkapenean lau garaipenekin.

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
