Santiago Bañonek kolorez jantzi du Ziudadelako ganbara bere irudiekin
Santiago Bañon (Iruñea, 1965) argazkilariak kolore biziz bete du Ziudadelako ganbara. Hirian bertan aurkitu du inspirazioa irudiak egiteko orduan. «Urban colors» erakusketa datorren otsailaren 28a bitartean ikus daiteke.

Hiriaren irudiak dira “Urban colors” erakusketaren ardatza. Paisaia gizatiarra aurkezten du Santiago Bañon argazkilariak. Gizakia begien bistan dago batzuetan, bestetan ez hain agerian. Leihoaz bestalde edo ate atzean antzeman daiteke bere figura, baita itzal artean ere zenbaitzutan.
Argazkilariari kolorearen erabileraren zergatiaz galdetu zioten behin elkarrizketa batean. Zera esan zuen: «Nik kolorea besterik ez dut ikusten bazter guztietan!». Horrelaxe da. Kolorea ezinbestekoa da bere lan artistikoan.
Bañonek koloreak eskaintzen dizkion espresio bideak aro digitala iristean deskubritu zituen. Eguneroko eszenetan eta txokoetan edertasunaren bila aritzen da, bere izaera baikorra lagun. Eta kale kantoi grisak kolorez ikusten ditu berak. «Bizia, argitsua, hunkigarria, dibertigarria...» bezala deskribatzen du argazkilariak Iruñea.
Hormak, garajeak, grafitiak, iragarkiak, museoak, eraikinen aurrealdeak... ageri dira iruindarraren argazkietan.
“Urban colors” proiektu irekia da Bañonentzat. Etengabe ari da argazki horietan lanean, beste proiektu batzuekin tartekatuz.
10x75 tamainako irudiak dira, denera 39. Elurte gorria, kolore berdezko pentsamendua, konexio laranja... Indarra eta intentsitatea transmititzen dute. Itxuraz irudi soilak dira, baina hausnarketa landua dute atzean. Lehen begiratu batera kolorea nabarmentzen da Ziudadelako ganbaran dauden irudiotan baina konposizio bisuala garatzeko ariketa bat dira.
Erakusketak hilaren 28ra arte izango ditu ateak zabalik. Ordutegia asteartetik ostiralera 18.00etik 20.30era eta larunbatetan 12.00etatik 14.00etara eta 18.00etatik 20.30era da. Igande eta jaiegunetan, berriz, 12.00etatik 14.00etara. Autoreak berak bisita gidatua egingo du otsailaren 21ean eguerdiko 12.00etan. Sarrera doakoa izango da.

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar
