KLIK

Txinako dragoiak Biarritzera

Urte berria, baina oraingoan txinatarra, heldu da Biarritzera ere. Asiatica museoaren eskutik, hainbat ospakizun izan ziren larunbatean. Dragoiaren eta Adarbakarraren dantzaren ondotik, Pauetik jindako Din-than elkarteak ikuskizun ederra eskaini zuen. Kung-fu eta tai-txi erakustaldiak ere ez ziren falta izan. Bertaratutako haurrek maskarak egin eta margotzeko parada izan zuten eta nagusiagoek joko txinatarrekin (dominoa, damak...) neurtzekoa.Bob EDME