Euskal Zinemaren Astea, otsailaren 22tik 27ra

Vital Fundazioak antolatzen duen Euskal Zinemaren Astea 32. ediziora iritsi da aurten, eta otsailaren 22tik 27ra bitartean ospatuko da, Gasteizen. Euskal Herriko profesionalek 2015ean egindako edo ekoitzitako lan zinematografiko onenetariko batzuk ikusteko aukera izango da.