Donostia 2016k eta Giza Eskubideen Zinemaldiak 10 gazte behar dituzte

Donostia 2016k eta Giza Eskubideen Zinemaldiak hamar gazte behar dituzte Zinema eta Giza Eskubideen Nazioarteko Gazte Topaketan parte hartzeko. Topaketa apirilaren 15etik 22ra bitartean egingo da, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren baitan. Zortzi egunez, giza eskubideen eta zinemaren arloko jatorri ezberdinetako zenbait ikasle eta profesional gaztek hausnartzeko eta jakintzak partekatzeko aukera izango dute, gai nagusitzat zinemak giza eskubideen defentsarako duen ahalmena hartuta. Horrez gain, jakintza horiek egoera praktikoetan aplikatuko dituzte.