Bastidako bi anaiak espetxera, ustez beren gurasoak erailtzeagatik
Larunbatean Bastidan izandako jazoera erabat argitu gabe dago oraindik, baina Baionako fiskalaren eta epailearen ustetan, litekeena da oso bi anaiek beren gurasoak, 55 urteko Pascal eta Eva Rouxel, erail izana, aurrez pentsatuta gainera.
Hori leporatuta igorri zituzten herenegun arratsean espetxera. Anaia gaztearen emaztea, aldiz, aske geratu zen inolako kargurik gabe.
Iskanbila gogorra
Atzo zabaldutako berrien arabera, hipotesi nagusia da anaia baten urtebetetzea ospatzeko bazkarian iskanbila gogorra izan zela eta tiroz hil zituztela gurasoak. Bi semeek, ordea, batak bestea jotzen dute errudun.

Opinión
Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Euskal Herria
Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Temas del día
Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Temas del día
La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Temas del día