Eusebiok badu non aukeratu
Elustondo, Ilarramendi eta Jonathasen hutsuneak nola bete erabaki behar du entrenatzaileak. Mutrikuarrak azken orduko aukeraren batizan dezakeen arren, gauza ziurra da hamaikakoan eta deialdian aldaketak izango direla. Jon Bautista gaztea ere ongi kokatua dago.

Realak datorren larunbateko neurketa prestatzeari ekin zion atzo Zubietan, egun bateko atsedenaldiaz gozatu ostean. Eguraldi apartarekin eta garaipenek ematen duten zoriontasun nabarmenarekin –Jokin Aperribay presidentea bera ere irribarretsu hurbildu zen saioa ikustera– une ona igarotzen ari den Malagari nola irabazi dakiokeen pentsatzen hasia behar du Eusebio Sacristan entrenatzaileak.
Ez da helburu samurra izango, batez ere talde txuri-urdinak hutsune garrantzitsuak izango dituelako hamaikakoan. Elustondo, Illarramendi eta Jonathas zigortuta daude –Mutrikuarraren kasuan baliteke azken orduan behin-behineko neurriren bat egotea–, eta horrek aldaketak egitera behartuko du Eusebio derrigorrean. Aritz Elustondoren lekua Zalduak har dezake lasai asko, baina zelai erdian eta aurrean aukerak zabalagoak izan daitezke.
Taldeari eman nahi dion ukituaren arabera, baten edo bestearen alde egingo du Valladolideko entrenatzaileak –kontuan izan behar da Zurutuza ere jada jokatzeko moduan dela–, baina Agirretxe eta Jonathas falta direla, begiradak ezinbestean Jon Bautista harrobiko aurrelari gaztearengan ipini dira azken orduetan. Errenteriako jokalariak 20 urte ditu eta denboraldi bikaina egiten ari da Sanserekin Bigarren B Mailan: 12 gol sartu ditu, azkena aurreko asteburuan Amorebietari, eta bigarren taldea egiten ari den lan onaren protagonistetako bat da.
Bautista lehen taldearekin entrenatu zen atzo ere, eta ikusi egin beharko da azkenean Eusebiok deialdian sartzen duen ala ez, baina Mikel Oyarzabal ematen ari den maila aparta ikusita, baliteke Bautistak ere bere aukeratxoa izatea larunbat gauean.
Atzo Mikel Gonzalez izan zen taldeak bizi duen une gozoaz hitz egitera irten zen jokalaria Zubietan eta, ohikoa duen moduan, zentralak hankak lurrean izan behar direla ohartarazi zuen. «Europaz hitz egiteak beldurra ematen ote didan? Ez da beldur kontua, baina ez dut uste bidezkoa denik. Gauzak nola joan diren ikusita nahiago dut hurrengo neurketan pentsatu, hura ongi prestatu, eta aurrerago ez begiratu». Nondik datozen jakinda, ez da formula txarra.
Se puede igualar la buena racha de Jagoba Arrasate
Una victoria ante el Málaga supondría el quinto triunfo consecutivo y la mejor racha desde diciembre de 2013. Con Jagoba Arrasate de entrenador, entre el 23 de noviembre de 2013 y el 5 de enero de 2014, la Real venció sucesivamente a Celta, Betis, Espanyol, Granada y Athletic. En 2003, con Raynald Denoeuix, se encadenaron cuatro triunfos y un empate.
Se cierra «Ahotsak» con buen balance
Más de mil personas han disfrutado de la exposición “Ahotsak/Voces”, que durante un mes se ha podido visitar en la Sala Multiusos de Anoeta. Organizada conjuntamente por Real Sociedad Fundazioa y DSS2016EU, se inauguró el pasado 21 de enero y ha consistido en recopilar las vivencias relacionadas con el conjunto txuriurdin de gente muy diversa.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»
