GARA
DURANGO

Laburbira 27 herritan izango da aurten, baita Parisen ere, 8 film laburrekin

Hamahirugarren edizioan ere euskarazko zortzi ekoizpen dakartza Laburbirak. Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen zirkuitu ibiltariaren helburu nagusia da euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten.

Aurten eskainiko diren film laburrak honakoak dira: “Zea bingo”, “Erreplika”, “Jorrai”, “Fishura”, “Bere bizitzetako bat”, “Brunilda”, “Hartz txiki” eta “Semeak”.

Lehenengo saioa gaur bertan egingo da Hernanin eta hurrengo asteetan 27 herri desberdinetaraino iritsiko da Laburbira, baita Pariseraino ere. Zenbait herritan, film laburrak proiektatzeaz gain, zuzendari batekin solasaldia ere egingo da.