GARA
GASTEIZ

Martxoaren 3ko gertakizunak oroitarazten lagunduko du Artiumek

Artium museoak 1976ko martxoaren 3an Gasteizen poliziak eragindako sarraskiaren oroimen artistiko eta soziala berreskuratzeko erakusketa jarri du ikusgai, “Martxoaren 3a Gogoan” programaren baitan. Urte horietan egindako zazpi margolan ikusi ahal izango dira; besteak beste, Juan Genoves, Rafael Canogar eta Agustin Ibarrolarenak. Erakusketa gaurtik martxoaren 3ra arte izango da ikusgai.

Zenbait objektu eta ikus-entzunezko ere egongo dira erakusketan, une haren testuingurua osatzen laguntzeko. Martxoaren 3a Gogoan mugimenduaren ekimenez eta Artiumen laguntzaz antolatu da erakusketa.