Mugi, Barik eta Bat Euskotrenen linean eta Bilboko metroan erabili ahalko dira
Antonio Aiz, EAEko Gobernuko Garraio sailburuordeak atzo iragarri zuenez, Mugi, Barik eta Bat garraio txartelen «elkarreragingarritasunari dagokionez eta bidaia txartel bakarra ezartzeari begira», hiru txartelak Euskotrenen Hendaia-Donostia-Bilbo linea osoan eta Bilboko metroan erabiliko ahalko dira udatik aurrera. Era berean, programa pilotu bat jarriko da abian, Arabako Bat eta Bizkaiko Barik txartelak Donostiako Dbus autobus sarean erabili ahal izateko. «2013an lanari ekin genionetik, lurraldeetako tarifa sistema eta horiek lantzeko teknologia desberdinak kontuan hartu eta etorkizun hurbilean EAE osoan txartel bakarra erabili ahal izateko urrats zehatz eta irmoak egin dira», adierazi zuen.
Sailburuordeak gogorarazi zuenez, gaur egun, Bat, Barik eta Mugi txartelak Gasteizko zein Bilboko tranbietan erabil daitezke, baita Bizkaiko Larreinetako funikularrean ere, guztiak ere Euskotrenek kudeatzen dituenak.
Bestalde, iazko datuen irakurketa egin zuen. Hauen arabera, Mugi sistema Gipuzkoan «sendo ezarrita» dagoela adierazi zuen eta, 2015ean, guztira, 64.000.000 bidaia egin zirela nabarmendu zuen. Bidaia horien %84 Mugi/Lurraldebus txartelarekin ordaindu ziren. Halaber, 2015ean, 59.000 txartel pertsonalizatu eman ziren, eta, batez beste, hilean 295.000 pertsonak erabiltzen dute Mugi txartela.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
