Biarritzek neurketa zaila izango du Beziersen zelaian
Lapurtarrek sailkapeneko hirugarren sailkatua izango dute aurrez aurre.

Pasa den asteko garaipenaren ostean, Biarritzek bide beretik jarraitu beharko du, atzetik dituen taldeek ere ez baitute hutsik egiten. Beraz, mailari eusteko garaipenak pilatuz jarraitu beharra dauka talde zuri-gorriak. Egin zuen denboraldi hasiera kaskarrak ondorio hauek utzi dizkio Olympiqueri.
Zuri-gorriek gaur Beziersen zelaian jokatu beharko dute 19.00etan hasita. Norgehiagoka oso zaila izango da lapurtarrentzat, aurrean hirugarren sailkatua izango baitute. Denek dakite lehen postua lortzea ia ezinezkoa dela; beraz, zuzeneko igoerarekin ahaztu, eta ondorengo laurek jokatu beharko dituzten kanporaketekin pentsatu beharko dute, eta hor dago Beziers. Garrantzitsua izaten baita ahalik eta sailkapenik onena lortzea kanporaketa horietarako, eta une honetan frantziarren helburua Avironek duen bigarren postu hori eskuratzea izango da.
Oraindik hamaika jardunaldi falta dira liga erregularra amaitzeko, eta hemendik aurrerako puntu guztiek izango dute ikaragarrizko balioa. Batzuek igoerako kanporaketa jokatzeko asmoa dute, besteek, jaitsiera saihestea. Denek dute zerbait jokoan, eta partida guztiak dira oso zailak.
Perpinya bezalako talde bati irabazteak indar handia eman dio Biarritzi, eta itxaropentsu joan dira lapurtarrak Frantzia aldera. Jakin badakite irabaztea ez dela samurra izango, baina konfiantza handia eraman dute, eta bertan puntu bat lortzea ere ez litzateke txarra izango, banaka izanda ere batzen doazen bitartean, gauza garrantzitsua izango baita.
Sei Nazioak
Sei Nazioen hirugarren jardunaldia gaur abiatuko da Cardiffen, bertan neurtuko baitira Gales eta Frantzia, 21.05ean hasita. Frantziarrak sailkapeneko goiko muturrean daude, jokatutako bi partidak irabazita, baina bietan doi-doi lortu dute garaipena, eta itxura ona eman gabe.
Gales, ordea, okerrago dago, partida bat irabazi eta beste bat galduta baitago. Ondorioz, gaur irabaziko ez balu, lehiaketa hau irabazteko aukerarik gabe geratuko litzateke.
Frantziak orain arte ez ditu puntu asko egin, baina berari ere ez dizkiote asko egiten, eta ez dirudi partida samurra jarriko duenik. Ondorioz, hasieran eusten saiatuko dira, gero errematea emateko.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
