Kazetari batek eta argazkilari batek jasan duten tratua gaitzetsi dute
Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak kazetari batek eta bere argazkilari kideak Arabako EHUko errektoreordetzako eraikinean egindako ikasle protestaren berri ematen ari zirela jasandako gogorkeria eta mehatxuak gaitzetsi dituzte.
Azaldu dutenez, aldarrikapen ekintza honetan parte hartu zuten gazteetako hiruk erredaktorea «jarrera kikilgarriz inguratu eta era zakar eta gogorrean eskatu zioten bere eskuko telefonoko artxiboak erakusteko», bideoak eta argazkiak atera zituela leporatuz. Bi kideei «laguntasun guztia» eskaini eta halako jokabide larderiatsuak errepika ez daitezen eskatu dute.

Temas del día
«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

Temas del día
ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Temas del día
Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Temas del día
Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa

Euskal Herria