Luis Vioqueren «Zeruertz amaigabea» erakusketa Amarika aretoan

Luis Vioqueren “Zeruertz amaigabea” erakusketa dago ikusgai Gasteizko Amarika aretoan martxoaren 13ra bitartean. Argazkilari madrildarraren esanetan, zeruertza da egiten dituen lan gehienetan «gailen eta obsesiboki nabarmentzen den elementua». «Espazio irekiak, non paisaia den gailen eta zeruertza paisaia horien arteko lokailu», azaldu du. Halaber, adierazi du formatu panoramikoa are gehiago baldintzatzen duela argazkietan jasotako uneen arteko elkarrizketak.