Errefuxiatuei laguntzeko Greziara abiatu dira Zaporeak-eko kideak

Greziara abiatu zen atzo Intxaurrondo auzoko Zaporeak elkarteko lehenengo furgoneta. Hara iristen diren errefuxiatuei lehenengo janari beroa eta lanean dauden boluntarioei otorduak eskainiko dizkiete.
Proiektua martxan jartzeko beharrezkoak diren materialak bidaltzea lortu dute jada; alegia, sukaldea hornitzeko materiala –Fagor, Lacor eta Hostelera del Norte enpresei esker– eta lehen egunetako otorduak prestatzeko jakiak.
Furgoneta bizpahiru egun barru Greziara iristea espero dute. Proiektuari hasiera emateko ostegunean joango dira Peio Garcia, Zazpi Garcia, Iñaki Alkiza eta Daniel Rivas boluntarioak. Sukaldea eta jantokia antolatzeaz arduratuko da talde hori. Martxoaren 15ean Mikel Etxaniz eta Gonzalo Gaiztarro batuko zaizkie, eta 29an Ana Amonarriz eta Itziar Laburu.
Proiektuak sei hilabeteko iraupena izatea aurreikusi dute eta momentuz bi hilabeterako materiala dute. Horregatik, lagundu nahi duen oro ongi etorria dela diote «furgoneta abiatu den arren oraindik lan asko» dagoelako egiteko eta laguntza «ezinbestekoa» dutelako.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
