Zubietako errauste plantaren kontrako martxaren arrakasta azpimarratu dute

Zubietan eraikitzekoa den errauste-plantaren kontra joan den igandean egin zen martxa arrakastatsua izan zela adierazi zuten antolatzaileek. Hori hala izanik, bide horretatik jarraitzeko asmoa dutela azaldu zuten.
«Inportantea deritzogu azken hiru lauhileko prozesua kontuan hartzea. Hau da, hondakinen bilketa eta erraustea ardatz dituen gatazka soziopolitiko luze honen azkeneko fase honetan gertatu dena kontuan hartzea. Gipuzkoako Diputazioaren Gobernu berria eratu eta iragana zirudien Zubietako errauste plantaren egitasmoa berriz ere martxan jartzeko asmoak herri mugimendu berria sortzea ekarri du, Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Mugimendua», adierazi zuten.
Era berean, Gipuzkoako EAJ eta PSEko arduradun politikoek martxarekiko izan duten «jokaera barregarria eta erridikulua izan» dela azpimarratu zuten. Izan ere, protesta erraustegia eraiki nahi duten lurzoruan bertan egin nahi zuten, baina aurreko egunean Ertzaintzak jakinarazi zien ez zutela eremura sartzeko baimenik. «Hesia martxaren berri izan dutenean» berritu dutela salatu zuten, esanez «jokoan dagoen eremu pribatu bakarra gipuzkoarren gehiengoaren osasuna eta ekonomia kaltetu nahi duen eta sutsuki defendatzen duten kasta minoritario oligarkikoaren interes pribatuak» direla.
Gizartearen erantzuna aintzat hartuz, mugimenduak ondorioztatu zuen hemendik aurrera egin beharreko lana «herri imajinazioan, desobedientzian eta herri borrokan» oinarritu beharko dela.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
