Jon ORMAZABAL
PILOTA

Imaz edo «bi dei jaso nituen oso denbora gutxian»

Momentuz lasai omen dago Imaz, debutatu eta hiru hilabetera Binakako finalerdia jokatuko duen atzelaria.

Garaiak asko aldatu dira eta, Bernardo Atxagaren liburuan Obabatik Ameriketara joandako artzainaren kasuan bi letter izan baziren, Ander Imaz pilotariaren kasuan bi telefono dei, Ruben Belokik egindakoak biak ere, izan dira bere bizitza aldatu dutenak. Hamar egun baino, lau hilabete pasatu dira Burlatakoak debutatu behar zuela esateko hots egin zionetik, igande honetan, lehen mailako Binakako txapelketako finalerdietan, Jon Ander Albisuren tokia hartuko zuela esateko berarekin kontaktuan jarri zen arte, baina Boiseko protagonistaren kasuan bezala, bi deiak ezustean eta oso denbora gutxian jasotakoak izan dira oiartzuarrarentzat.

«Egia esan, dena oso azkar ari zait gertatzen, bi hilabete eta erdi besterik ez dira debuta egin nuenetik eta orain partida handi hau jokatzea dagokit, ea nola joaten zaidan», azaldu zuen Atano III.ean burututako material aukeraketan. «Rubenek deitu zidanean ez nuen espero, ezusteko handia izan zen niretzat, jokatzeko moduan beste asko zeuden, baina azkenean sari bat bezalakoa da niretzat, hauexek dira, umea zarenean, jokatzea amesten dituzun partidak».

Lehia hauek, ordea, beti izaten dute eurekin eramaten beti erraza izan ohi ez den zama bat. «Beste asteekin alderatuta oso berezia izan da, prentsarekin denbora gehiago eman dut, dena berria da niretzat, baina momentuz lasai nago, lasai hartu nahi dut, baina pentsatzen dut igandea hurbiltzen den heinean agertuko direla urduritasunak».

94ko uzta

Usurbildarra bizitzen ari dena nahiko ondo ezagutzen du Iñaki Artola alegiarrak. Bere kasuan ere, ia maila berrira egokitzeko denborarik gabe iritsi zitzaizkion goren mailako konpromisoak. «Ni ere ez nago ba aholku asko emateko moduan, gaztea naiz, nire bigarren txapelketa baino ez da. Esango niokeen bakarra da gozatzera etor dadila, lehen mailako finalerdi bat ez da egunero jokatzen eta beraz, galdu edo irabazteaz harago, gozatzen saia dadila halako egun garrantzitsu batean», esan zuen Asegarceko aurrelariak.

Biak adin berekoak eta gipuzkoarrak izanagatik, apenas jokatu dute elkarrekin entrenamenduetatik at. «Azken batean, adin berekoak gara, baina berak beti maila handiagoa izan du. Binaka behin bakarrik uste dut jokatu dudala, kontra askotan eta sarri etxera handia hartuta joan naiz», azaldu zuen Imazek.

Igandeko partidari begira, argi dauka errioxarrek bikote handia osatzen dutela. «Victor jotzaile handia da, eskuinarekin atzelaria asko zigortzen duena eta Untoria atzelari txapelduna da. Badakit oso partida gogorra izango dugula, biak nire bila joango dira ziurrenik eta ea itxura polita ematerik dudan», azaldu zuen atzelariak. Artola ziur da lagunak ondo erantzungo duela. «Ez daukat kexarik ez materialarekin eta ez atzelariarekin».

Algo más de presión para Víctor

No quedó muy claro si terminó la liguilla como titular en sustitución de Berasaluze II, –en ese caso no hubiera podido jugar las semifinales según el reglamento– pero lo cierto es que Víctor Esteban tendrá este domingo la gran oportunidad que venía pidiendo, primero en algunas declaraciones y en las últimas semanas con su gran juego sobre la cancha. «Es otra oportunidad más quizá con algo más de presión, al final es un partido muy bonito para jugar y estoy muy contento por ello».

Con la entidad de las dos parejas que se enfrentan mañana en Bilbo, el de Ezcaray es consciente de la importancia que el punto del Atano tiene para los vigentes campeones, por lo que dio especial importancia a empezar bien, no ya solo en la liguilla, sino en el partido del domingo, «ya que si comienzas bien el partido las sensaciones al final también son mejores». Dijo también que todavía no tienen fijada la táctica del partido, pero que no se limitará a cargar atrás. J.O.