Jon Enparantza abokatua aske geratu da 25.000 euroko bermea ordaindu ostean

Jon Enparantza aske geratu zen atzo. Preso gipuzkoarra Segoviako espetxetik atera zen 25.000 euroko bermea ordaindu ostean. Gauean harrera egin zioten Antiguan senide eta gertukoek.
2014ko urtarrilean atxilotu zuten Enparantza, beste zazpi euskal herritarrekin batera, EPPKren bitartekarien aurka egindako operazio polizial batean. Ordutik bakartuta eduki dute abokatua Segoviako espetxean.
Bestetik, Iruñean ehunka lagun bildu ziren Jorge Olaiz presoa aske uzteko aldarrikatzeko. Iruindarra aste honetan epaitu behar zuten Auzitegi Nazional espainolean, baina babestutako lekukoa agertzen ez dela-eta, atzeratu egin dute epaiketa.
Olaiz iazko otsailean espetxeratu zuten, 2002an artxibatu zuten kausa bat berriz ireki eta gero. Orduan «hilketa saiakera» leporatzen zioten, baina kausa itxi egin zen. Hamabost urte beranduago babestutako lekuko bat agertu zen, Olaiz bertan ikusi zuela adierazten zuena. Orain Poliziak ez du lekukoa topatzen.
Atzo ere presoen eskubideak aldarrikatzeko elkarretaratzeak izan ziren hamaika txokotan: Antzuola (48), Berriz (22), Mutriku (50), Lekeitio (96), Bergara (62), Ondarroa (143), Zarautz (145), Usansolo (19), Deba (40), Oñati (65), Lizarra (34), Getaria (29), Andoain (50), Agurain (37), Ugao (57), Legorreta (18), Mundaka (19), Lazkao (77), Hernani (175), Errenteria (179), Elgoibar (41), Barañain (53), Algorta (65), Berriozar (30), Arbizu (37), Gasteiz (360), Iruñea (235), Donostia (133), Amara (21), Gernika (32), Ondarroa (47), Iurreta (45), Euba (11), Zaldibia (14), Iruñea (58), Astigarraga (18), Laudio (43), Bermeo (28), Otxarkoaga (18), Altza (21), Sopela (21), Etxarri-Aranatz (62), Gatika (8) eta Aulesti (82).

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

«Energetikoki, Euskal Herrian Trumpen bandoan gaude»
