Tradizioari mitologia puntua gehituko dion Dolumin Barikua, Laudion
Urtero egiten den azoka tradizionalarekin bat egingo dute herriko buruhandi berriek. Herriak euskal mitologiarekin zerikusia duten figurak eskatu zituen eta horri erantzunez, gaur aurkeztuko dituzte plazan.

Mari, Tartalo, Basajaun, Mikolasa, Sorgina eta Akerbeltz izango dira Laudioko Dolumin Barikuan aurkeztuko dituzten pertsonaia berriak. Hainbat kultur taldek eta ikastetxek egindako eskaerari erantzunez, mitologiako pertsonaiak ordezkatuko dituzten buruhandi eta erraldoiak agertuko dira lehen aldiz gaur herriko plazan. Gaur dute hitzordua, 18.00etan, baina aurretik festa egitarau oparoa dute prestatua.
Aberedunak elkarteak antolatutako azoka 8.00etan hasiko da eta 17.00ak arte izango da abereak eta baserritarren produktuak ikusi edo erosteko aukera. Udal Lanbide Heziketa Eskolako aparkalekuan kokatuko dute azokaren parte bat. Behiak, zaldiak, ahuntzak, ardiak eta hegazkinak izango dira bertan. Aldai plazan, berriz, nekazaritzarako erabiltzen den makineria erakusketa egingo dute. Baserritarren eta artisauen produktuak herriko plazan izango dira.
Abereak alde batera utzita
Horrez gain, herri kirolak izango dira ikusgai eguerdian eta iluntzean; 12.30etik aurrera aizkolari txapelketa jokatuko dute Aldai plazako karpan eta, 19.00etan, idi proba txapelketako probetako bat egingo dute San Roken. Bolo txapelketari dagokionez, 17.30etik 20.00etara jokatuko dute.
Azokatik aparte, aipatzekoa da ekainaren 19an Agurainen egingo den Araba Euskaraz jairako dirua lortzeko kanpainako materiala salgai jarriko dutela. Horrez gain, Laudion ospakizun eguna dela baliatuz, Gure Esku Dagok “Argitu erabaki” ekimena gauzatuko du, 19.00etan herriko plazan.
Bestalde, Andere abesbatzak kontzertua eskainiko du 20.00etan, San Pedro elizan. Bertan, erlijio-obra garaikideez gain, Hego Amerikako eta Euskal Herriko kanten aukeraketa bana eskainiko dituzte.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
