Figueroa, Fernandez eta Galdeano herrikideak omendu ditu Algortak
Algortak omenaldia egin zien herrikide zituen Anjel Figueroa preso politikoari, dispertsioaren eraginez hil zen haren amona Antonia Fernandezi eta GALek hil zuen «Egin»-eko Xabier Galdeano kazetariari. Bilbon, aldiz, gertukoek Yolanda Gonzalez plazatxoa inauguratu zuten.

Algortak omenaldi bateratua eskaini zien ostiralean herrikideak zituen Anjel Figueroa preso politikoari, haren amona zen Antonia Fernandezi eta Xabier Galdeanori. Martxoaren 14an, zehazki, hiru urte bete ziren Figueroa preso politiko algortarra hilik aurkitu zutenetik bere etxean, pairatzen zuen gaixotasun larri eta sendaezinagatik espetxealdi arinduan zegoela. Era berean, 19 urte dira haren amona Alcala Meco espetxera bera bisitatzera zihoala Aranda de Dueron bide istripu batean hil zela.
Bestetik, hilaren 30ean 31 urte beteko dira GALek Xabier Galdeano “Egin”-eko kazetaria Donibane Lohizunen hil zuenetik. Horiek guztiak lore eskaintza batekin omendu zituzten ostiral iluntzean, jaioterri izan zuten herrian.
Getxoko Sortuk gogorarazi zuenez, espetxe politikaren ondorioz 21 preso politiko hil dira eta dispertsioak eragindako istripuetan hamasei lagun.
Galdeano bezala, beste 82 pertsona ere hil dituztela GALek eta «gerra zikinak» salatu zuen alderdiak.
Yolanda Gonzalez gogoan
Memoriarako eguna izan zen baita ere Deustuko Erriberan, atzo. Yolanda Gonzalez gaztearen omenez Bilboko Udalak izendatu duen plazatxoa ofizialki orain dela aste batzuk inauguratu bazen ere, hil zutenetik 36 urte bete direnean, atzoko inaugurazioa bizilagunen eskutik ailegatu zen.
Gonzalez auzokidea «oso gertutik» ezagutu zuten pertsonek antolatu zuten ekitaldia, haren memoria omentzeko eta eskainitako espazio publikoa goxotasunetik inauguratzeko.
Batallon Vasco Españolek Madrilen bahitu eta tiroz hil zuen Gonzalezen jaiotetxetik 50 bat metrora dago plaza. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak orduan adierazi zuenez, haren izena jarrita kitatu egin dute hiriak berarekin zuen «zorra».
Ekitaldi ofizialean Eugenio Gonzalez aitak eta Asier Gonzalez anaiak hartu zuten parte, biak ala biak, oso hunkituta.

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
