Euskal zinema, Nantesen
Nanteseko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiaren 26. edizioak euskal zinemari lekua egingo dio aurten ere Fenêtre Basque (Euskal Leihoa) atalean. Aurten, gainera, euskaraz egindako filmak Sail Ofizialean eta Opera Prima Sarian izango dira lehian. Jaialdia martxoaren 30a bitartean ospatuko da eta Sail Ofizialean lehiatuko dira “Amama” (Asier Altuna) eta “Lejos del mar” (Imanol Uribe). Bestalde, Opera Prima sailean bi euskal film gehiago lehiatuko dira, iaz Mikel Rueda bilbotarrak eskuratu zuen garaikurra eramateko itxaropenarekin. Lara Izagirreren “Un otoño sin Berlín” eta Ben Sharrock-en “Pikadero” izango dira sail honetan parte hartuko duten filmak.
Dokumentalei dagokienez, Migeltxo Molinak eta Pablo Iraburuk zuzendu duten “Walls” emango dute, film laburren atalean 2015eko Kimuak programako film guztiak emango dituzte, eta jaialdiak Elias Querejeta produktore hernaniarrari omenaldia ere eskainiko dio “Elías vida mía” erakusketaren eta zenbait filmen proiekzioaren bitartez.

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete
