Itsas ondarea babesteko plangintza prestatuko dute Lakuak eta aldundiek

Lakuako Gobernuak eta Gipuzkoako eta Bizkaiko aldundiek lankidetza protokoloa sinatu dute euskal itsas ondarea babestea helburu duen estrategia bateratua prestatzeko. Ondarearen integritatea zaindu nahi da eta ondarea babesteko eta hedatzeko neurriak aplikatuko dira, gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldiek ondare hori ezagut dezaten. Helburu horiekin sinatu dute hiru erakundeek Euskal Itsas Ondarearen Plan Zuzentzailea prestatzeko protokoloa.