FBI eta Apple
Oraindik askatu ez den korapiloa da FBI eta Apple-ren artekoa. IPhone 5C batek eraman ditu epaileen aurrera. Hori izan da detonatzailea. Iazko abenduan, Kalifornian, San Bernardinoko tiroketaren ondotik atxilotu zuten pertsona baten iPhonea da, FBIk desblokeatu nahi duena. Eta Appleri eskatu dio, bere segurtasun algoritmoa gainditzeko bidea irekitzeko, eta Applek ezetz dio. Bere bezeroen pribatutasuna jokoan jarriko lukeela argudiatuz. Algoritmo hori balitz bezala pribatutasuna bermatzen duena. Eta hor blokeatu da prozesua, iPhone baten desblokeo eskaera tarteko.
Korapilatsua da gaia. Eta delikatua. Pentsa daiteke, berez, FBI gai dela edozein iPhonera sartzeko. Edward Snowden-ek birritan adierazi du hau. Hau da, FBIk ezagutza eta gaitasun tekniko nahikoak dituela Appleri eskatzen diona bere kabuz burutzeko. Snowdenen azken adierazpenak herenegungoak dira. Tweet batean, literalki, hau zioen: «Edozein aditu sinesgarrik bazekien desblokeorako bide alternatiboak bazeudela.»
Snowdenen azken tweet horren atzean FBIren azken erabakiak daude. Antza, enpresa batek bere laguntza eskaini dio FBIri, iPhonearen desblokeoan laguntzeko. Eta ustezko aukera berri hori tarteko, astelehen honetako epailearen aurreko bista bertan behera utzi zuen FBIk. Baina sinesgarria al da FBIk iPhone bat desblokeatzeko bitartekorik ez izatea? Ez. Zergatik tematu da, hortaz, Apple horretara behartuko duen epai baten bila?
FBIren nahia epaile batek Apple eskatzen diona egitera behartzea da. Hau da, aurrekari legal bat sortzea, lege berri baten sorrera ekar dezakeena. Eta modu horretan, legez babestua legoke FBI smartphonetara sartzea, beharrezkoa kontsideratuko balu. Gaur-gaurkoz ezin baitute enpresa pribatu bat ezertara behartu, erabiltzaileen pribatutasuna jokoan dagoela suposatzen bada.
FBI eta Apple, biak ala biak tematuak. Biak segurtasunaren izenean. Baina bien helburua erabiltzaileen datuen gaineko kontrola izatea da. Eta ez dira bakarrak.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
