Musikaren itzulerak III
Tropel-musikazalea osatzen dutenetatik asko egongo lirateke ipurtzulorainoko irribarrearekin egiaztatuko balitz euskal talde mitikoren batzuk itzuliko balira zuzeneko barrakara saio bakarra eskaintzera. Igarotako egunak omen desiratuenak egunerokoan. Baina oraintxe bertakoa baino momenturik ederragorik zaila aurkitzea, bizi garen seinale, bizitzarik gabe akabo pasatutako gertakizunak norberaren oroimenean. Emakumea erdibitzen deneko minaz ez omen da akordatzen, ahaztu egiten dira memorian. Mania hedatua dugu iragan jakin eta zehatz batzuk perfektuak bilakatzeko. Oraina daukagun bitartean bera da bidaia-lagun indartsua, baita nekaldian ere.
Taldea desegiteko erabakia hartu ondoren eta publikoki aitortuta, zaila egingo zaio talde horri adieraztea lehendik esandakoak komun-zulotik behera botako dituela eta berriro datorrela oholtza gainera. Itzuleraren arrazoi garrantzitsuena lehen izandakotik berriro edatea da. Bigarren tragoek, ordea, ezingo dute arestian bizi izandako guztia berpiztu, ezer ez da berdin abestu daiteke. Baina bizi izandakotik ezin bizi. Taldeak ezin du berdin transmititu izan zena. Hala eta guztiz ere, badira dirutza eskaini dieten jaialdiak zenbait talde berragertzeko zuzeneko bakar eta berezirako. Idi Bihotz taldeko Mikelek dio utz dezatela bakean itzulerarekin baina taldearen mitoa pikutara botako luketela saioko 20.000 emango balizkiote. Itzulerak ez dira onuragarriak kulturaren transmisiorako. Pasatu dena pasatu da, memoria kolektiboan gorde.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
