Zumarragako langileek jarduera osoari eusteko plana eskatu dute
Zumarragako Arcelor Mittal eta Sestaoko ACB enpresetako ehunka langile kexatu ziren atzo Lakuako Gobernuaren aurrean, honek Gipuzkoako lantegirako aurkeztu duen industria plana «asmo hutsetara» mugatzen delako. Zuzendaritzari jarduera osoari eutsiko dion «benetako industria plan bat» aurkez dezala exijitzeko eskatu diote sailburuari.

Astearte arratsaldean Lakuako Gobernuak Zumarragako Arcelor Mittaleko lantegirako plana aurkeztu zien langileei, Gipuzkoa Aldundiari eta Urola Garaiko udalei. Hala, atzo jaso zuen Iñigo Urkulluren Gobernuak enpresa batzordearen, sindikatuen eta zenbait alderdi politikoren erantzuna.
Goizean goiz, eta ordubetez, Zumarragako Arcelor eta Sestaoko ACB enpresetako ehunka langile Lakuako egoitzaren aurrean elkarretaratu ziren euren kexa agertzeko. Leo Bote enpresa batzordeko presidenteak txostena aztertu ondoren adierazi duenez, Tapia sailburuak langileen ordezkariei aurkeztu dien plana «asmo aitorpen» bat baino ez da «eta Arcelorren oniritzia jaso behar duena».
Halaber, batzordea ez dator bat aurkeztutako planean Lakuak Txinako altzairuaren lehia eta argindarraren tarifa «funtsezkotzat» jo izanarekin. Langileen ordezkarien ustez, Arcelorri interesatzen zaio gai horiek «eztabaidaren erdian» jartzea, horrela «industria plan indartsu bat aurkezteko lanari ez ekiteko, Zumarragako lantegiaren jarduera osoari eustea bermatuko lukeena».
Hala, Lakuari eta Aldundiari eskatu diete enpresako zuzendaritzari exijitu diezaiotela «benetako industria plan bat» aurkezteko, lantegiaren jarduera osoari eutsiko diona.
Gainera, «asmo ona» agertu nahi badu, iragan astean iragarri zuen itxiera partziala bazter dezala eskatu diote enpresako zuzendaritzari.
Asmo «inprobisatuak»
Aurretik LAB sindikatuak egin zuen bezala, ELAk gogor kritikatu du Lakuaren jarrera. Honen ustez, Arantza Tapia sailburuak deitu zuen bileran agertu zituen asmoak «inprobisatuak eta hedabideei begirakoak» besterik ez dira, eta «Zumarragako itxierak eragindako presioak» bultzatutakoak, «planak edukirik ez duelako, industriala ez delako eta esperantza hutsak» jasotzen dituelako.
Txostenak hiru atal dituela azaldu du ELAk. Lehenengoan, «ezdeusa izan den» “altzairuaren mahaia” deitzera eraman zuten neurriak biltzen dira. Bigarrenean, «oso azaletik» aipatzen dira ekoizpenaren inguruko kontuak eta, administrazioak berak aitortzen duenez, «2015eko irailean ere aztertu zituzten, emaitza onik gabe».
Hirugarrenik, irteerak bultzatzeko pizgarriak eta aurretiko erretiroak jasotzen dira; hots, «defenditzen omen duten enplegu industriala mantentzearen kontrako kontuak».
Gauzak hala, ELAren ustez, planak ez du balio «itxierari aurre egiteko», eta jakitera eman den modua «langileenganako errespetu falta» dela deritzo. Azkenik, Arcelor Mittali dagokiola egoera honen ardura azpimarratu eta Zumarragako lantegia ixteko asmoa bertan behera utz dezala exijitu dio ELA sindikatuak.
Bestalde, Euskadiko UGTko idazkari nagusi Raul Arzak batzordearekin bat dator Lakuaren plana «asmo aitorpena» baino ez dela, eta, bere hitzetan, EAEko enpresak «multinazionalen eskuetara» pasatu izanak «gaurko ogia, biharko gosea» ekarri du, «horiek ez baitute herrialdearekin inongo loturarik».
Gipuzkoako PSEko idazkari nagusi Iñaki Arriolak, halaber, plana «eskasa» dela aipatu eta «neurri kosmetikoak» alde batera utz ditzala eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariari. Haren ustez, era honetako txosten batek «kuantifikatuta egon behar du eta azaldu behar du zertara bideratuko diren inbertsioak». «Txosten horretan ez da horri buruzko ezer aipatzen», salatu du Arriolak.
Urkullu pide pasos a Arcelor Mittal para que la planta sea competitiva
En una entrevista a Radio Popular, el lehendakari Iñigo Urkullu pidió ayer a Arcelor Mittal que dé pasos para que la de Zumarraga, en alianza con la de Bergara, sea «una planta competitiva» porque «es posible», a la vez que advirtió de que el plan «no es para gestionarlo el Gobierno», ya que no le corresponde.
Insistió en que es «un plan especial y abierto para recibir aportaciones tanto por parte de los sindicatos como de la propia empresa».GARA

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
