Valentziaren bisita, Azkoitia eta Oiartzunen

CIJBen (Confederation Internationale du Jeu de Balle) modu ofizialean sartu ondoren, Euskal Selekzioa asteburu honetan estreinatuko da kantxa gainean. Valentziaren kontra izango da, joko zuzeneko selekzio indartsuenetarikoaren kontra. Bihar 12.00etan, Azkoitiko Jorge Oteiza frontoietan, llargues modalitatea izango da ikusgai lehenik, errebotearen antzekoa. Ordubetera, neskak one-wallean arituko dira: esku-pilota, baina ezker paretik eta txaparik gabe. 19.30ean, nazioarteko modalitatearen txanda helduko da, bote luzearen antzekoa. 20:30ean, Nafarroako pilotariek erakustaldia eskainiko dute pasakaz eta eskuz, bikote mistoak osatuz. Igandean, Oiartzunen, hiru jokoak izango dira berriro ikusgai, 11.30ean. Gaur, 19.30ean, bote luzeko erakustaldia, Amezketan.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
