Kontakatilu
Goizean goizetik Paraiso tabernan jendearen joan-etorri etengabea zegoen. Gosaltzeko beta hartzen zuten gertuko azokako langileak eta bezeroak, bestelako lanetara abiatzen ziren langileak, udalekoak edo goizetik etxetik irten eta zeregin ezberdinetara zihoazenak. Edo kafe bat, besterik gabe. Barrara gerturako eta kafesnea eskatutakoan Patxi zaharrak beti galdera bera egiten zuen: «Basoan edo katiluan?». Ohiturak edo unean uneko gogoak bideratzen zuen erantzuna. Basoak edo katiluak markatuko zuen egunaren hasiera, egun horretako gertaerak bilduko ziren ontzi batean edo bestean, goizeko pasadizoak… Zenbat istorio ez ziren bilduko katilu haietan. Kontakatiluak.
Hizkuntza jolasa da, esanahien jolasa. Hitzak, dantzan bezala, elkartzen dira, aldendu, berriz elkartu, jauzi egin, biraka ibili, elkar helduta, elkarren ondoan. Bakoitzak bere adiera dakar, elkartzean beste bat sortuz. Etengabeko eboluzioa, sormen bidaia. Kontakatilua istorioak gordetzen duen katilua da, eta katilua pertsona da, pertsonak bere baitan baitarama kontatzeko grina. Kontakatilua hitzaren etengabeko jarioan bizi da; magoak bezala; handik eta hemendik aterako du pasadizo bat, kontu zahar bat, ateraldi bat. Esatearen ilusionismoa eskaintzen digu kontakatiluak. Kontuz ibili behar da, ordea, muga ikusezina zeharkatu gabe, gerta baitaiteke kontakatilua bihurtzea esan behar ez denaren salatari, kuxkuxean aritzea hitz hutsetan galduta. Kafesnea katiluan hartu beharren basoan hartuko du.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
