Ander Elortegi erraz gailendu da Bermeon, Udabarriko Faseko saioan
Ander Elortegi gailendu zen igandean Bermeon jokatu zen Udabarriko Faseko bigarren kanporaketan, 179,25 punturekin. Hogei puntuko aldea atera zion bigarren egin zuen Julen Ibarguengoitiari (159,5), eta atzetik izan zituzten Aitor Urrutia (153), Jone Larrinaga (147,5), Imanol Arrutia (132) eta Dani de Miguel (94). Gai emaile lanetan Olatz Larrinaga aritu zen eta epaimahaia Jon Jaiok, Mirari Azulak eta Miriam Juaristik osatu zuten.
Hurrengo saioak asteburu honetan jokatuko dira; larunbatean Erandioko Josu Murueta aretoan, 17.30etik aurrera, eta igandean, Ondarroako Beikozini antzokian, ordu berean.

Euskal Herria
Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Mundo
Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

Cultura
«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Mundo
Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Temas del día