gara

Nafar Telebista iritsi da bere lehenengo urteurrenera

Orain urtebete abiatu zuen Nafar Telebistak bere emisioa Nafarroan. Bi hizkuntzatan egiten ditu telebista kate pribatu autonomiko honek bere emisioak, nahiz eta baduen aurrera begirako egitasmo elebakarrik ere. Hain zuzen, pasa den abenduaren 17an Hamaika Telebistarekin batera NTB11 katea sortzeko hitzarmena sinatu zuten, euskara hutsezko proposamen berria.