Ekainaren 4ko manifestazioari begirako mobilizazioak iragarri dituzte
«Bide eman euskarari, euskaraz bizi nahi dugu» lelopean ekainaren 4rako Kontseiluak iragarri duen manifestazioari sostengua adierazteko hainbat ekimen egiten ari dira Nafarroan. Horietako bat herri sarreretako seinaleen ondoan argazkiak egitea da.
Horrekin batera, heldu den asteazkenean herri nagusietan elkarretaratzeak egingo dituzte “Bide eman euskarari» lelopean. Hitzorduak hauek dira: Gares (Mena plaza, 20.30), Tutera (Foruen plaza, 19.30), Altsasu (Udaletxe aurrean, 11.00), Tafalla (Nafarroa plaza, 19.30), Elizondo (Santiago kalea, 11.00), Pirinioak (Urrobiko bidegurutzea, 19.00) eta Iruñea (Parlamentu aurrean, 19.00).

Temas del día
«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

Temas del día
«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Euskal Herria
Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

Temas del día
El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Temas del día