Harinordokik erretiroa hartuko du ekainaren amaieran
Imanol Harinordokik erretiroa hartuko du ekainaren amaieran, atzo berak aditzera eman zuenez. 36 urte ditu garaztarrak, eta une honetan Parisen ari zen jokatzen, Stade Français taldean.
Pauen eman zuen ezagutzera bere burua; bere urterik onenak eta zailenak Biarritzen eman zituen. Zuri-gorriekin tituluak irabazi, eta Frantziako Ligako jokalaririk onenaren sariak jaso zituen, baina orain de la bi urte Top 14a galdu zuen, eta kritika anitz entzun zituen. Orduan hasi omen zen errugbi profesionala uztea pentsatzen.
Jardunaldia
Bihar amaituko da Pro 2 Mailako fase erregularra, eta Avironek bigarren postua jokoan duela jokatuko du, 14.20ean, Jean Dauguer estadioan, Stade Montoisen aurka. Mont de Marsanekoak dira bigarren eta horiek bakarrik dira gai Baionakoei bigarren postua kentzeko. Dena dela, biak igoera fasea jokatzeko sailkatuta daude. Ordu berean, Biarritzek Aurillacen zelaian jokatuko du.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
