Adaxka elkartea jaio da Bilboko Alde Zaharreko elkargune izatea xede
Bilboko Alde Zaharrean Adaxka Kultur Elkartea sortu dute hainbat auzokidek, eta adierazi dutenez elkartearen xedea izango da auzoko «euskaldun, ezkertiar eta feministen elkargune berria» izatea. «Hainbat trikimailuren bidez jokoz kanpo utzi nahi gaituzten honetan, urtetako lanaren fruitua jaso eta aurrerapauso bat emateko indarra hartu dugu», azaldu dute egitasmoaren bultzatzaileek, eta gaineratu dute «kultura eta auzo bizitza ardatz» izango dituztela.
Somera kaleko 23. zenbakian irekiko dute elkartearen lokala. Bide horretan lanean ari dira uneotan eta laster egingo dute inaugurazioa, nahiz eta hori «hasiera besterik ez den izango».

Temas del día
GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

Cultura
«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

Cultura
«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

Temas del día
«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

Temas del día