Emakume ekintzaileen sarea sendotu dute Bilbon
EmakumeEkin emakume ekintzaileak laguntzeko elkarteak lehendabiziko Neskworking saioa egin zuen atzo Bilbon, emakume ekintzaile eta enpresarien artean harreman profesional berriak sortzeko eta sarea sendotzeko asmoz. Bilborock aretoan goizez izan zen ekitaldia emakume ekintzaileen artean erreferentziazkoa izan zedin saiatu ziren antolatzaileak.
Neskworking ekimena beren kontura lan egiten duten emakumeentzako izan zen, ardura eta helburu berdinak dituzten profesionalek elkar ezagutzeko. Hainbat dinamika proposatu zituzten, era arinean elkarrekin konfiantza har zezaten. Modu horretan, enpresarien artean lanerako erlazio eta aukera berriak ahalbidetu ziren.
Enpresa jarduera eta arlo ezberdinetako emakumeak bildu ziren: finantza arlokoak, merkatariak, aholkulariak, artistak eta hainbat profesional independente. Enpresaren fase ezberdinetan daudenak. Aniztasun eta aberastasun hori izan zen, hain zuzen, mota honetako ekitaldien aldean ezberdintasun nagusia.