Iñaki Bergara hil da, «Goenkale»-ko Kaxkurrio

Iñaki Bergara Izagirre (Azpeitia, 1935), Pio izenez ere ezaguna, atzo hil zen 81 urterekin. Azpeitiko Antxieta antzerki taldean hasi zuen antzerki ibilbidea eta 22 urte inguru egin zituen bertan, “Uztarria” herri aldizkariak jakitera eman zuenez. Taldea desagertu zenean, Lakrikun taldean jarraitu zuen bidea Bergarak, eta, orduz geroztik, antzerkian, telebistan eta zineman hainbat lan egin zituen aktore azpeitiarrak, gehienetan bigarren mailako paperetan. “Goenkale” telesailean 1995ean hasi zen, eta hamar urte eman zituen bertan, Kax kurrioren paperean.“Goenkale”-ko ibilbidea amaituta, 2006an “Balbemendi” saioan aritu zen eta 2009an, “Brinkola” telesailean. Zineman, berriz, “Topeka” eta “Ostertz” film laburretan egin zuen lan, baita “Aupa Etxebeste!” filmean ere. 2011n Antzerki Topaketetako Txalo saria jaso zuen.

«Hau da gure herria, hau da gure selekzioa, hauek dira gure koloreak»

«Konponbide demokratikoa behar du euskal gatazka politikoak»

A un centro para ancianos con 67 años por tener discapacidad
El hermano de Lamine
