J.L.
Harri-zulatzea

Ereño buru dela jokatuko da Ligako hirugarren jardunaldia

Euskal Herriko harri-zulatzaileen Ligako hirugarren jardunaldia jokatuko da bihar, 18.30ean, Muskizen. Orain arte lanean aritu diren talde guztiek bertan jardungo dute.

Burdin Gazteak, Errekatxo, Kabiezes, Aldai Alde, Piratak eta Ereño lehiatuko dira nor baino nor.

Orain arte bi jardunaldi jokatu dira, eta Ereño izan da onena. Talde berria da, baina oso indartsu etorri da, eta une honetan txapela lortzeko faborito nagusi bihurtu da. Oraindik asko geratzen da lehiaketa amaitzeko, baina bihar ere garaipena lortuko balu, txapela lortzeko urrats garrantzitsua emango luke. Trapagaran eta Burdin Gazteak agertu dira orain arte bere aurkari nagusi bezala, eta Ortuellakoak eta Trapagarangoak ere lehen garaipena lortzeko gogoz daude.

Sailkapen nagusian ia hiru zuloko aldea kentzen dio Ereñok Trapagarani, eta ia bostekoa, berriz, Burdin Gazteak taldeari. Bihar gertatzen dena gertatuta ere, ez dirudi Ereñok sailkapen nagusiko lehen postua galduko duenik.