J.L.
Harri-zulatzea

Ereñok garaipenak pilatu eta aldeak handitu ditu

Ereñok indartsu jarraitzen du eta beretzat izan da Euskal Herriko Ligako hirugarren jardunaldia ere, nahiz eta oraingoan Kabiezes oso gertu izan duen. Zentimetro gutxi batzuek erabaki dute auzia Ereñoren alde.

Ereñok 13 zulo eta 10 zentimetroko marka egin zuen, eta horrekin nahikoa izan zuen Muskizen jokatu zen norgehiagoka irabazteko. 13 zulo eta 7 zentimetrorekin geratu zen bigarren postuan Kabiezes.

Hirugarren posturako ere borroka handia izan zen. Azkenean Errekatxok eskuratu zuen hirugarren postua, 12 zulo eta 9 zentimetroko marka eginda. Ortuellako Burdin Gazteak sailkatu zen laugarren postuan, 12 zulo eta zentimetro batekin.

Atzetik, Piratak taldea sailkatu zen 11 zulo eta 11 zentimetroko markarekin, eta eguneko sailkapena Trapagaranek itxi zuen, 10 zulo eta 4 zentimetroko markarekin. Sailkapen nagusian Ereñok bere aldea handitu zuen hirugarren saioan;  42 zulo eta 6 zentimetroko marka dauka orain.