Burdin Gazteak taldeak doi-doi eskuratu du garaipena Binakako saioan
Burdin Gazteak taldeak irabazi zuen Binakako Txapelketako lehen saioa, eta emozio handikoa izan zen, gainera; izan ere, zentimetro bakar batek erabaki zuen norgehiagoka hau.
Burdin Gazteak taldeak 11 zulo eta 4 zentimetroko marka egin zuen, eta zentimetro bat gutxiago egin zuen bigarren sailkatu zen Ereñok. Hirugarren postua, berriz, Aldai Alde 1 taldeak eskuratu zuen, 9 zulo eta 10 zentimetroko markarekin. Atzetik, Kabiezes 2, Kabiezes 1, Errekatxo, Las Karreras eta Aldai Alde 2 geratu ziren.
Gainera, azken egun hauetan Bizkaiko final bat baino gehiago jokatu dira. Lokotx-biltzen hiru jokatu dira, eta nesketan Goizalde Aransolo izan da txapelduna. Ainhoa Ortega eta Erika Rojas izan ditu atzetik. Mutiletan, berriz, Aritz Martin izan da nagusi, eta atzetik, Ekaitz Salgado eta Sendoa Larrea sailkatu dira.
Gazte mailakoan, Iñigo Rikek eraman du txapela. Orga-jokoan, Drame izan da berriro ere nagusi, eta haren atzetik geratu dira Salterain eta Zelailuze.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
