Dantza eta jai ederra Zumarragako egun handian

Santa Isabel Eguna ospatu zuten larunbatean Zumarragan, giro ezin hobean. Bigarren urtez, neskek ere dantzatu zuten ezpata dantza. Are gehiago, aurten neskak izan dira dantzari gehienak. Lau kapitainetatik bi mutilak ziren eta beste bi neskak. Eta gainerako guztiak emakumezkoak. Herritarrek diotenez, iaz «batere istilurik gabe, oso natural» eman zuten parte hartzeko pausoa, eta «sekulako txalo pila jaso dituzte».
Goizean goiz abiatu ziren txistulari eta dantzariak herriko plazatik Antioko baselizara, herritarrak atzetik zituztela. Bertan dantzaz, bazkariaz eta erromeriaz gozatu zuten.

Mundo
Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

Cultura
«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Mundo
Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Temas del día
Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

Temas del día