J.L.
Harri-zulatzea

Ereñok irabaziz jarraitzen du, eta lehen postua sendotu egin du

Ereñok irabazi du Euskal Herriko Ligako laugarren jardunaldia ere, eta sailkapeneko lehen postua sendotzen ari da. Hori bai, aurreneko bi saioetan baino gehiago kostatzen zaio irabaztea, baina garaipenak pilatzen jarraitzen du saio guztietan.

14 zulo eta 9,5 zentimetro egin zituen azkeneko jardunaldian. Bigarren geratu zen Kabiezes, baina ezin izan zuten garailearen marka ondu, 14 zulo eta 6 zentimetro izan baitzen bere marka.

Atzetik, Burdin Gazteak sailkatu zen 13 zulo eta 8 zentimetrorekin. Laugarren postua Piratak taldeak lortu zuen, 12 zulo eta 7 zentimetrorekin. Bosgarren postua Trapagaranentzat izan zen, 12 zulo eta 6 zentimetrorekin, eta sailkapena Errekatxok itxi zuen 11 zulo eta 12 zentimetrorekin.

Sailkapen nagusian, Ereñok jarraitzen du buruan, 57 zulo eta 3 zentimetrorekin. Bere atzetik, Kabiezes dago bost zulo pasatxora. Burdin Gazteak zortzi zulora dago hirugarren postuan, eta bederatzira Trapagaran, laugarren postuan.