JOHN COX, KOBE BRYANTEN LEHENGUSU VENEZUELARRA

Venezuelako saskibaloi selekzioak astelehen gauean jokatu zuen Ameriketako Estatu Batuen kontra. Espero bezala, iparramerikarrek 113-69 irabazi zuten, baina venezuelarren artean John Cox –irudian– izan zen saskiratzaile nagusia, istorio xelebrea duen jokalaria. Izan ere, Cox Kobe Bryanten lehengusua da. John Chubby Coxek, gaur egungo jokalariaren aitak, Caracasen amaitu zuen bere ibilbidea, CBA Ligan –bigarren mailako lehiaketa– hainbat urtez jokatu eta NBAn ere zazpi neurketa jokatu ostean. Chubbyren emaztea, Victoria, Kobe Bryanten amaren (Pam) ahizpa da. Los Angeles Lakers taldeko izarra aurten erretiratu da, eta Venezuelak 1992az geroztik ez zuen lortzen Jokoetarako sailkatzea. Hala bada, lehengusuak elkarren aurka jokatu ezinik gelditu dira. «Zorte txarra», azaldu zuen Coxek. Andrej ISAKOVIC | AFP PHOTO

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
