Patxi Mindegiak txapel bat lortuta ospatu du plazetara itzulera
Ez zen ezusterik izan, eta Patxi Mindegiak lortu zuen atzo Nafarroako Hirugarren Mailako txapela, eta bigarren sailkatu zen Telletxearekin batera datorren urtean Bigarren Mailan arituko da.
Urte batzuk pasatu ditu Patxi Mindegiak lehiaketa ofizialetatik at, eta aurten itzuli da, bai Nafarroako eta baita Euskal Herriko Hirugarren Mailako txapelketak jokatzeko, eta aurrenekoa irabazi du.
Aizkolari bakoitzak bi 45 ontzako eta bi kana-erdiko ebaki behar izan zituen. Mindegiak aurreneko enborretik hartu zuen aurre. Hala ere, lehen 45 ontzakoan Etxekonanea gainean izan zuen, baina aurrena bota zuen, eta aldea gehitzen joan zen. Hirugarrenean adar bat izan zuen, eta horren amaieran bost segundoko tartea kentzen zion Telletxeari, baina azkenekoan tartea handitu eta garaipen erosoa lortu zuen.
Mindegiak 9 minutu eta 54 segundoan amaitu zituen lanak. Atzetik, Telletxea (10.51), Gorriti (11.38), Jexux Etxeberria (11.55) eta Etxekonanea (14.17) sailkatu ziren.

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian
