Hau ez da gure estiloa
Horixe oihukatu, kantatu, aldarrikatzen zuten gazteek zerbaitek ez zuenean haien ikuskerarekin bat egiten. Nahiko topikoak gertatzen ziren ideiak zeuden kexaren azpian. Adibidez, milurteko berriaren hasieran, denek zekiten rocka musika iraultzailea zela eta elektronika, berriz, musika alienatzailea. Horri lotuta, agerikoa zen dantzarako musikak oso kontuz hartu beharreko generoak zirela, edozein izanda haien jatorria. Sugegorrien antzera ezkutatzen zen haien atzean hedonismorik kaltegarriena.
Edade kontua baino ez da. Musikak belaunaldien imajinarioaren lekukotasuna osatzen du. Martxa eta borroka aurreko belaunaldiari punkaren gainean galdetuta, ziurrenik, drogadikto eta pasota kontuak izango ziren nagusi. Errobi aurreko belaunaldikoren bati rockaren gainean galdetuta; kantautoreena, hori bai musika esanguratsua. Eta Ez Dok Amairu aurreko bati galdetuko bagenio? Gitarrekin ezin dela euskal musikarik egin erantzungo luke. Nork ez zekien hori garai hartan.
Estilo (joera) musikal osoak katalogatzen ditugu. Berdinak dira ongi eta gaizki egiten dutenak, igual epaitzen ditugu zerbait interesgarria esaten dutenak eta ezer funtsezkorik ez diotenak. Guri ez digu axolarik, horretan ari diren guztiak zaku berean sartu eta ozen aldarrikatzen dugu, egun, reggaeton musika matxista eta atzerakoia dela, kontsumismoa bultzatzen duena, gizartearen baliorik eskasenak aldarrikatzen dituena...

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
