Euskal Herriko txapelketako lau talde onenak, erabakita
Oraindik ligaxka bukatzeko jardunaldi bat falta bada ere, dagoeneko ezagutzen dira Euskal Herriko Bote Luzeko txapelketaren finalerdietan –hilaren 16tik 18rako asteburuan– arituko diren lau taldeen izenak. A multzoan Gipuzkoa 1 eta Lapurdi 2 izan dira hurrengo faserako txartela eskuratu dutenak, azken talde honek Donapaleun 6-10 menderatu baitzuen Nafarroa Behereko taldea, aukerarik gabe gelditu dena. B multzoan, berriz, Lapurdi 3-k galdu egin zuen Itsasun Gipuzkoa 2-ren aurka (3-10), eta azken hau finalerdian egongo da Lapurdi 1-ekin batera.
Txapelketako hirugarren jardunaldiko ordutegiak ere eman dira jada ezagutzera eta orduan jakingo dugu multzo bakoitzeko lehen postua norentzat den. Lapurdi 2 eta Gipuzkoa 1 larunbat honetan neurtuko dira, 11.00etan Saran; eta Gipuzkoa 2 eta Lapurdi 1 aurkariak izango dira igandean, Villabonan, 10.30etik aurrera.

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político
