Aurrerapausoak eman dira energia garbiaren ekoizpenean
Zenbait entzimari esker aurrerapausoak eman dira energia garbiaren ekoizpenean. Hidrogenasa entzimen degradazio-mekanismoa baldintza aerobikoetan egiaztatu du ikerketa batek, eta litekeena da entzima horiek energia garbia ekoizteko gailu bioteknologikoetan erabiltzea.
Oxigenoak hidrogenasa entzimak inhibitzen ditu; entzima horiek hidrogenoa sortzeko eta bereizteko gai dira. Degradazio hori halabeharrezkoa da energia garbia ekoizteko entzima horiek izan ditzaketen aplikazio bioteknologikoetan. Horrenbestez, oinarrizkoa da prozesu horren mekanismoa ezagutzea.
Nazioarteko ikerketa-talde batek, UCL (Erresuma Batua) eta CNRS (Estatu frantsesa) zentroetako ikertzaileak buru direla, eta nanoGUNEko Ikerbasqueko ikertzaile batekin elkarlanean, teoria eta esperimentuak uztartu ditu oxigenoaren erredukzioaren erreakzio kimikoaren etapa bakoitza karakterizatzeko, betiere entzimetan oinarrituta. Lan horren emaitzak “Nature Chemistry” aldizkarian argitaratu dituzte.
Iturri berrien bila
Erregai fosilak munduko energiaren %80a baino gehiago dira. 1970eko eta 90eko hamarkadetako energia krisiak gertatu zirenetik, berotegi efektuari buruzko ardurak azaltzen hasi zirenean, energia iturri berriak aurkitzeko nahia etengabea izan da.
Hidrogenoa ohiko hautagaia da, bere errekuntza-prozesuak ura soilik sortzen duelako. Bioteknologiak hidrogeno hori energia garbia ekoizteko energia-iturri gisa erabiltzeko aukera paregabea eskaintzen du. Aukera bat hidrogenasa entzimak erabiltzea da. Zoruan bizi diren zenbait bakterioetan topa daitezke.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
