Beltz kolorearen mina
Kolpea da gero, erlijio mailako erlijioari ustez garrantzia ematen ez zaion garai honetan teknologia mailako erlijioari fede itsua aitortzea. Lehen, abadeak ostia sakratua altxaturik zeukala esaten genuen «amen», elizaren aurreneko jarlekutik zutitzera behartuta. Orain, whatsapp demontre baten zarata antzeko doinua entzutean esaten dute «amen», abadeek beraiek ere, soinuaren abiaduraz doazela galdutako trastearen bila; kolpea hau ere, whatsapp-a bidali duena alboko gelan egon daiteke eta! Fede itsua!
Horra, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei aitortua. IKT, sigletan. Siglen garaia ere bada hau. Hitzek, berez, bere osoan esanda, sarritan nahiko hutsalak suertatzen badira (bakarrizketen segidari elkarrizketa deitzea!) kontuak atera hitzok sigletara biltzen direnean! Ama, ama!
Tira, harira Murgoitio! Gure beheko Estatu antzeko horren egoera tristea benetan, IKTen arloan ere; solidario izateko gogoak hartzen nau halakoetan, azkenean ganora nagusitzen bazait ere. Ez du, bada, hango diputatu-kongresuko lehendakari andereak, aste honen hasieran, “Monarka Hut”-era joan behar izan, hango maizterrari kontatzera hiru egun lehenago kongresuan gertatua! Akaso “Hut” hartan ez dute wifirik? Tori komunikazioa!
Siglen garaia, bai, are garaiago hemen, kanpaina ofizialean sartuta. Atzo, etxera bidean, errepide nagusiek ahaztuta duten hirugarren mailako batetik nentorrela, hara! Bazterreko autobus-geltoki batean lehendakarigai baten aurpegia! Irribarretsu oraingoan, behingoz! Eta aurrean lau behi, belarra hausnartzen, adi-adi begira, interesatuak baileuden. Amen! Ama, ama!
Udazken atariko honetan, Diadan berrikuntza sozio-politikoaren alardea, eta hemen, berrikuntzarik ez, bestelako alardea. Beltz kolore gizajoa! Zenbat min egin dizun plastiko madarikatuak!

El problema no son solo las formas, sino un fondo sin garantías desde 1979

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco
