Agurrak
Zer ezberdintasun dago «agur» eta «gero arte» esatearen artean? Badirudi lehenak baduela bigarrenak ez duen betikotasun bat; bestela, ezer gutxi. Behin «gero arte» esan zidaten, eta hori esan zidana ez nuen berriro ikusi, sekula. Beste behin, berriz, «agur» esanda behin eta berriro egin nuen topo hori esan zidanarekin. Egia esan, aipagarria da zenbat izan diren azken urteetan jaso behar izan ditugun agurrak. Ez ditut izenak aipatuko ezer esan gabe agurtu direnen ohoretan.
Autolaguntza liburu batetik aterea badirudi ere, egia da, ezer ez dela betiko, ezta musikan ere, Rollings eta enparauak kontrakoa agertzen saiatu arren, patrika huts samarra sumatzen duten bakoitzean batez ere. Iraupenak askotan zerikusi gehiago duelako ekonomiarekin artearekin baino, eta arrazoi dute, pop/rock musika, industria eta sorkuntzaren alaba hibridoa dela baino ez baitute azpimarratzen itzulera bira bakoitzean. Hauek agur esan gabe itzultzen dira. Horregatik miresten ditut garaiz agur esateko gai direnak. Arrazoiren bat edo beste, ibilbidea eten eta esku artean duten egitasmoak bere bidea bete duela ebazteko gai direnak. Hori modu kontzientean egitea ariketa konplexua bada, zailagoa garaiz egitea, beti biharko uzten dugun hausnarketa horietako baten emaitza izan ohi delako batik bat. Horregatik, estimagarriagoak iruditzen zaizkit, gainera, unea iritsitakoan agur esan beharrean, gero arte esaten dutenak, badaezpada ere, Bide Ertzean-ek egin duen moduan.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
