Ligaxkako azken jardunaldia Oiartzunen abiatuko da
Andoni Ugaldek etxean borrokatu ahal izango du Promozio Mailako sailkapena.Espero bezala, Bengoetxea/Ezkurdia Labritera eta Irribarria/Altuna Atanora.

Final-laurdenetako bigarren jardunaldiak gauzak asko argitu ditu Lau eta Erdiko Txapelketan. Jadanik bi pilotari finalerdietan dira, Mikel Urrutikoetxea eta Aimar Olaizola, eta biek badakite gainera multzoburu amaituko dutela. Beste bi pilotari jada aukerarik gabe geratu dira, Victor Esteban eta Julen Retegi.
Horrenbestez, azken bi txartelak final-laurden zuzenak balira bezala erabakiko dira azken jardunaldiko bi neurketa nagusietan. Oinatz Bengoetxea eta Joseba Ezkurdia larunbatean neurtuko dira Iruñeko Labrit pilotalekuan, 17.45ean hasiko den jaialdian. Partida hori irabazten duenak Urrutikoetxearen aurka jokatu beharko du finalaurrekoan. Iker Irribarria eta Jokin Altuna, berriz, igandean Donostiako Atano III.a pilotalekuan arituko dira elkarren aurka, eta jaialdi hori 17.00etan hasiko da. Irabazleak Aimar Olaizola izango du zain hurrengo kanporaketan.
Jokoan ezer egongo ez den arren, beste bi partidek ere badute kokalekua. Jardunaldia ostiral gauean hasiko da Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan, Aimar Olaizola eta Julen Retegiren arteko demarekin. Itxi, berriz, hurrengo astelehenean itxiko da Mikel Urrutikoetxea eta Victor Estebanen artekoarekin, Gernikako Santanape pilotalekuan, Urriko Azken Astelehena ospatuko duen eta 18.00etan hasiko den jaialdian.
Aitor Elordi, jada sailkatuta
Lehen Mailakoekin batera, Promozio Mailako finalerdiak ere hurrengo asteburuan erabakiko dira, baina hor ez dago dena horren argi. B Multzoan ez dago zalantza handirik: Aitor Elordik jada lortua du sailkapena bitik bi irabazita; Asier Arteaga aukerarik gabe gelditu da bitik bi galduta; bigarren txartela, beraz, Tainta eta Ugalderen artean jokatuko dute Oiartzungo aurreneko partidan. Horixe da, hain zuzen ere, jaialdia Madalensorora eramateko arrazoia, Andoni Ugaldek etxean jokatu ahal izango baitu norgehiagoka.
A Multzoan, ordea, dena airean dago oraindik. Erik Jaka da sailkapena ongien bideratua duena, bi garaipen lortu ostean, baina Unai Lasok, bere hurrengo aurkariak, zein Jon Ander Peñak harekin berdintzea lor lezakete azken jardunaldian irabaziz gero, dena tantoen arabera erabakiko litzatekeelarik. Multzo hori larunbatean Labriten argituko da, eta kasu honetan Dario errioxarra da aukerarik gabe dagoena bitik bi galduta.
Donosti-Gain apuesta por la paleta femenina
El Torneo Donosti-Gain de Egia, en Donostia, afronta desde hoy sus semifinales (todos los días a las 19.15). En mano parejas, hoy se miden Expósito-Aranguren y Telletxea-Mariezkurrena en juniors, mientras que en seniors juegan Peru Labaka-Aizpuru contra Urretabizkaia-Garmendia. Mañana se decidirán los otros finalistas, mientras que el jueves será el turno del torneo de paleta femenina, que desde el club donostiarra han querido reforzar montando dos grandes eliminatorias con la mayoría de las mejores pelotaris del momento: Aristorena-Eizmendi contra Mendizabal-Murillo y Muneta-Arrieta frente a Irazustabarrena-Ruiz.A.A.

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
