Milaka latinoamerikar irten dira kalera feminizidioen aurka
Emakumeenganako indarkeriaren kontrako egunean milaka herritar irten ziren kalera Latinoamerikako herrialdeetan feminizidioak salatzera. Beste arlo batzuetan Latinoamerikak aurrera asko egin badu ere, emakumeen aurkako indarkeriari dagokionez urrats asko dago egiteko oraindik: munduko 25 herrialde bortitzenen artean 14 dira latinoamerikarrak. Karibe eta Latinoamerikarako Ekonomia Batzordearen arabera, egunean 12 emakume hiltzen dituzte.

Ostiralean eta atzo makina bat mobilizazio egin ziren Latinoamerikako hirietan emakumeen aurkako indarkeria salatzeko, Nazio Batuek izendatutako emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna zela-eta.
Nabarmentzekoa da Buenos Airesko protestaldia, beste inon baino herritar gehiago elkartu baitzen: milaka lagun. «Bakar bat gutxiago ere ez, bizirik nahi ditugu» oihukatu zuten manifestariek Maiatzeko Plazan amaitu zen mobilizazioan. Argentinako hiriburuko manifestazioaren hasieran ikus zitekeen kartel handi batek orban gorriak zituen, honako mezuarekin: «Emakumeen aurkako indarkeriak beti hiltzen du».
Peruko talde feministek deituta, manifestariak beltzez jantzita elkartu ziren atzo Lima hiriburuan «indarkeria matxistaren aurka». Herrialdeko Fiskaltzak emandako datuen arabera, aurtengo lehen sei hilabeteetan 35 emakume hil zituzten, emakume izateagatik.
Guatemalan egunean bi emakume hiltzen dituzte, datu ofizialen arabera. Hiriburuan 500en bat lagun elkartu ziren, «bakar bat gutxiago ere ez» oihukatuz. «Behartutako haurdunaldia ere tortura da», errepikatu zuten manifestariek, abortua debekatuta egoteak eragiten dituen arazoak azpimarratuz.
Bogotan egin zen mobilizazioaren buruan Maria Isabel Covaleda joan zen, joan den irailean bere bikotekideak sekulako jipoia eman ondoren emakume askoren dramaren ikur bihurtu zen herritarra.
Montevideoko kaleek ere hartu zuten protestaldi bat: azken urtean 46 emakume hil dituzte Uruguain, horietako 30 etxekoek. Caracasen, berriz, manifestariek salatu zuten 2015ean Venezuela osoan 516 emakume hil zituztela. Txileko manifestariek «beste inoiz ez» oihukatu zuten. Herrialde horretan urtea hasi zenetik 34 emakume hil dituzte, eta ehunen bat eraso larri salatu dira. Ezagunena Nabila Riffo 28 urteko gazteak jasan zuen jipoia da: joan den maiatzean bere bikotekide ohiak egurra eman eta ondorioz begi bat galdu zuen: «Niri gertatutakoa gertatzen ari baldin bazaizu, senideren batengana edo auzoko norbaitengana jo, baina ez beldurtu, ez onartu inongo gizonek mehatxatzea», adierazi zuen sare sozialen bitartez.
Mundu osoko talde feministak «emakumeen lanuzte globala» prestatzen ari dira martxoaren 8rako. Urtarrilaren 21ean Trumpen aurkako mobilizazioak egiteko asmoa azaldu zuten.
La paz colombiana, ocasión para acabar con la violencia machista
La representante de ONU Mujeres en Colombia, Belén Sanz, afirmó el viernes que la construcción de paz por la que está pasando este país es una oportunidad para eliminar la violencia contra la mujer. «La construcción de la paz en Colombia es una oportunidad única para que esta problemática sea atendida y sea uno de los componentes claves de la transición hacia el posacuerdo y ojalá hacia el posconflicto», señaló Sanz a propósito del Día Internacional para la Erradicación de la Violencia contra las Mujeres. Opinó que «Colombia no estará en paz si la violencia contra las mujeres se sigue perpetuando y este es el momento de atender este tema de modo estructural».
Sanz comentó que Colombia presenta cifras similares a las de otros países de la región en materia de violencia contra las mujeres: «Se estima que una de cada cuatro mujeres en este país es víctima de alguna forma de violencia a lo largo de su vida, puede ser física, psicológica, económica o política». Destacó que el país tiene una serie de situaciones que profundizan la violencia contra las mujeres en comparación con otros países. Se refirió específicamente al conflicto armado, «que ha impedido la presencia del Estado en gran parte del país y que muchas mujeres víctimas de violencia tengan una respuesta del Estado». Recordó que en 2015 se dieron 5.000 casos de violencia machista en el ámbito de dicho conflicto.GARA
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
