EHZ festibalak «txistea» bukatutzat eman, eta «benetako» kartela aurkeztu du

Euskal Herria Zuzenean jaialdiak 2017ko edizioko hainbat zehaztapen aurkeztu zituen aurreko astean. Beste zenbait daturen artean, afixa ezagutarazi zuten, baina atzo sare sozialetan zabaldu zuten bideoaren bidez argitu dute lehen kartel hura gezurretakoa zela, eta Fortun artista gipuzkoarrak egindako benetako afixa aurkeztu zuten.
«Bukatu da txistea!», hitzekin aurkeztu zuten aurtengo komunikazio estrategia ezagutzera ematen duen ikus-entzunekoa. Hain zuzen, kanpaina molde ezberdinei buruz gogoetan ari den taldea erakusten du bideoak ikuspegi umoristikoarekin, eta afixa berria ere agertzen da. Aurtengo kanpaina bereziki goiz eta indartsu abiatu dute, jaialdiak duen 100.000 euroko zorra kitatzeko crowdfunding kanpaina plantan eman dutelako, jaialdiaren biziraupena segurtatzea xede dutelarik.
Afixak
Aurkezpen ofizialean ezagutarazi zuten kartelean Lekorneko gaztelua agertzen zen argi arrosekin eta izarrez jantzia. Orduan, horrekin «oso harro» zeudela esan zuten, kanpoko artistengana jo gabe barne mailan egina izan zelako. Txantxa muturreraino eramateko hitzak ziren, sare sozialetan horren kritikarazteko nahia sustatzeko.
Atzo, ordea, Iñaki Gonzalez Fortunen irudia erakutsi zuten, non sorginak agertzen diren erkatz baten gainean, “Sorgin zelaian, gurea asma” leloarekin bat eginez. Iazko afixa egin zuen artista berari deitu diote, «Lekornen sortzen den hiru eguneko gizarte idealaren irudia erakuts dezan», adierazi zuen Ieltxu Ostolaza jaialdiko komunikazio arduradunak.

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político
