Atrakatzailearen estrategia
Memoriak huts handi samarra egiten ez badit, Emmanuel Todd izan zen, bere Après l’Empire berrirakurgarrian, testualki analogia egin zuena, bere garaian alboan zeraman beste hark, marinel mozkorraren metaforak, itzalperatuta geratu bazen ere. Todden ustez, erremediorik gabe gainbehera zetozen Ameriketako Estatu Batuek atrakatzailearen portaera islatzen zuten, bestela ezingo zuten bizitza-mailari eusteko ahaleginean.
Armaren mehatxu-indarrez lapurreta egiten duenaren antzera, munduko lehen potentzia dekadentea bere armategi proportziogabeak ematen dion mehatxu-indarraz baliatzen ariko litzateke, bere ekonomiaren ahuleziak zilegitzen dionaren gainetik bizitzeko.
Hamabost urte igaro dira Toddek konparazio probokatzaile hori egin zuenetik; haren itxaropen positibo gehienak, baikorrenak, hutsean geratu dira baina, gainerakoak, negatiboak, ia oso-osorik bete dira, Obamaren zortzi urteko ahaleginaren antzutasunak nabarmen duenez… Eta atrakatzailearena, analogia probokatzailea izatetik doktrina estrategiko deliberatua izatera iritsi da.
Horrela, eta ez beste inola, ulertzen baita agintera ofizialki iritsi aurretik ere Trumpek Txinarekiko erabili nahi duen estrategia: ahal ditudan arazo eta endredo guztiak sortuko dizkizut diplomazian, politikan, alor militarrean… niri komeni zaidana (hau da, zeuretzat kaltegarria dena) ekonomian egiten ez duzun arte. Txina Bakarraren printzipioa pikutara bidaliz, lehenik eta behin.
Analogiari eutsiz, ordea, kontuan hartu behar da atrakuaren biktima, oraingo honetan, ez dela Todden garaietako estatutxo ezgauza haietako bat, ia alor guztietan munduko bigarren, edo lehen, potentzia dena baizik. Eta historikoki, kanpotiko erasoen aurrean, oso era moldakaitzean erreakzionatu ohi duena. Eta munduko gunerik arriskutsuenean egin nahi dela atrakua.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
