«Harriaren hiztegia» zuzenean gaur, Irungo Amaia Kultur Zentroan
Gaur arratsaldean zuzenean aurkeztuko da Irunen “Harriaren hiztegia”, Jabier Muguruzak eta Bernardo Atxagak sorturiko haurrentzako diskoa.
Aukera bakarra izango da lan berriaz zuzenean gozatzeko, eta bertan egongo dira diskoan parte hartu duten musikari eta kantari guztiak: Naroa Zamora (ahotsa), Daniela Etxeberria (ahotsa), Michel Longaron (bateria), Txema Garces (baxu elektrikoa), Jon Mari Beasain (gitarra elektrikoa), eta Jabier Muguruza (akordeoia). Emanaldia Irungo Amaia Kultur Zentroan izango da, arratsaldeko 17.00etan.
Lanen segida
Aspaldiko lanen segida da Atxagak eta Muguruzak disko honekin gauzatu dutena. «Nafarroa Oinezerako enkarguz, Bernardok eta biok ‘Arraroa noski’ sonatu hura sortu genuenetik, nik uste nolabait pendiente genuela beste behin ere elkartu eta haurrentzako lan berri bat burutzea», dio Muguruzak. “Harriaren hiztegian” kantu alaiak ondu ditu, Atxagak berak osatutako bederatzi poemekin.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

«Energetikoki, Euskal Herrian Trumpen bandoan gaude»
